
Ikusle maitagarria...
Hau irakurtzen ari bazara zuretzako da gonbidapena. Etorri eta murgildu Jauregiaren barrena. Modu horretan bakarrik jakingo duzu zergatik zaitugun hain maitea, hain beharrezkoa, hain...
LOTURA BASATIAK
Zilbor-heste bat. Ama eta alaba hariaren punta bakoitzean, hariari so. Lotura kate bat. Ama eta alaba hariaren punta banatik heldu eta hari tiraka, dantza geldiezin batean, harremanari korapiloak egin eta askatu, betirako iraungo duen doinu batean balantzaka. Beldurra, kontrola, dependentzia, zama, maitasuna.
Etengo den edo etengo ez den dantza infinitu bat.
.jpg)
SALBE, PUBLIKOA

Badator. Gutxi falta da. Baina zer dator? Ez gaude ziur. Gu badaezpada prestatu egingo gara. Atzera ordua hasi da.
BILAKATU
Katu batek zazpi bizi dituela esan ohi da. Baina bizitza batean zenbat bizi izan ditzake katu batek?
Mixi, Godzila, Lola... Izen asko, katu bat eta honek elkartu dituen pertsona adina istorio.
​
